Talde-baimenak
LiberaFormsen bidez, zure galdetegia eta jasotako erantzunak beste erabiltzaile batzuekin partekatu ditzakezu.
Galdetegiaren editoreak¶
Galdetegia beste erabiltzaile batzuekin partekatzea erabilgarria da talde lanean aritzeko.
Demagun hiru zaretela taldean eta bakoitzak ardura bat duela:
- Galdetegia sortzea
- Galdetegia itxuraldatzea
- Galdetegia berrikusi eta argitaratzea
Gardentasuna beti da lagungarri talde lanean. Horregatik, editoreek jardueraren erregistroa ikusi dezakete galdetegiaren erregistroan.
Erantzunak¶
Agian, ordea, erantzunak bakarrik partekatu nahiko dituzu eta ez galdetegiko baimen guztiak.
"Gonbidatu" horiek erantzunak ikusi ditzakete, baina ez editatu.