Joan zuzenean edukira

Parte hartu

LiberaForms proiektuan parte hartzeko modu ugari dago.

Erabili eta zabaldu

Erabili ezazu

Programa erabiltzea berbera indartzea da, eta hortaz, hobetzea. Lagundu gaitzazu LiberaForms-ekin galdetegiak sortuz eta partekatuz!

Ahoz aho zabaldu

Proiektua zabaltzea ere parte hartzea da! Hitz egin jendearekin, taldeekin eta erakundeekin proiektua ezagutu dezaten.

Blogak

Blog bat badaukazu eta lerro batzuk eskaini nahi badizkiguzu, zure iritziak gustura irakurriko ditugu. Dagoeneko bidalketa bat idatzi baduzu, esaguzu epostaz edo Fedibertsotik.

Sare sozial digitalak

Sare sozial digitalen bidez zabaltzen baduzu, #LiberaForms etiketa erabiliz bat egiten lagundu gaitzakezu. Eta Fedibertsoan aipatu nahi bagaituzu, @LiberaForms@mastodon.eus nodoan gaude.

Hobetu proiektua

Kodea

Softwarearen garapena ezagutzen baduzu eta kodean akatsik aurkitzen baduzu edo hobekuntzarik proposatu nahi baduzu, kode-biltegian esatea eskertuko dizugu.
LiberaForms-en kode-biltegia

Itzulpenak

LiberaForms zure hizkuntzan egotea nahi baduzu, lagundu gaitzazu itzulpenekin Weblate bidez.

Sartu proiektuan

Proiektuan sartzeak bere garapenean parte hartzea esan nahi du, hala azpiegituran, nola edukian. LiberaForms-en sartu nahi baduzu, irakurri Kontratu soziala eta Jokabide-kodea lehenengo.

Finantzatu ezazu

Kontratatu zerbitzu bat

Programa probatu ostean erabilera intentsiboagoa emango diozula uste baduzu edo zure domeinupean LiberaForms pertsonalizatu nahi baduzu, eman begirada bat proposatzen ditugun zerbitzuei. Eta ez badute behar duzuna asetzen, idatziguzu eposta mezu bat zerbitzua pertsonalizatzeko.
LiberaForms-en zerbitzuak

Egin dohaintza

Noizean behineko edo dohaintza errepikari bat egiten ere lagundu gaitzakezu. LiberaForms-entzako dohaintzak OpenCollective plataformaren bitartez kudeatzen dira.
Egin dohaintza