Lehen urratsak
Zure lehen galdetegia¶
Egin klik "Galdetegi berria" ikonoan, idatzi galdetegi berriarentzako izen bat eta zehaztu URLa.
Behin galdetegia sortu duzunean, galdetegiaren Konfigurazio orria ikusiko duzu.
Konfigurazio orria¶
Orri honetan publikoki ikusi daitezkeen galdetegiaren eremuak konfiguratu ditzakezu.
- Sarrerako testua
- Galdetegiko eremuak
- Pribatutasun-adierazpena
- Eskertze testua
Sarrerako testua¶
Editorea agian arrotza irudituko zaizu hasieran, baina hartu berbera ulertzeko tartea, HTML testua editatzeko modu erraz bat baita. Sakatu 'Jakin gehiago' esteka
Galdetegiko eremuak¶
Gehitu, mugitu edo editatu datuak eskatzen dituzten eremuak. Ikusi Orriz orriko laguntza informazio gehiagorako.
Pribatutasun-adierazpena¶
Zure galdetegiak informazio pertsonala eskatzen badu, adierazpen bat sortu behar zenuke. Laguntzaileak testu legal hori idazten lagundu zaitzake.
Galderei erantzun diezunean, Kopiatu emaitza eta amaitu adierazpena konfiguratzeaz.
Aurreikusi adierazpena eta gorde
Galdetegiaren aurreikuspena¶
Ikusi galdetegia interneten ikusiko den bezalaxe.
Sakatu "Editatu" botoia galdetegiaren atalak editatzeko, eta aldatu galdetegiaren itxura.
Itxura¶
Orri honen bidez galdetegiaren itxura aldatu dezakezu, irudiak eta koloreak erabiliz.
Galdetegia argitaratu¶
Ikusi galdetegiaren URLa "Aukerak" orrian.
Galdetegia ezin da publiko egin baldin eta:
- Galdetegiak datu pertsonalak eskatzen dituela esan baduzu, baina ez baduzu pribatutasun-adierazpenik gehitu
- Galdetegia iraungi egin bada
- Administratzaile batek galdetegia desgaitu badu
Aukerak¶
Argitaratu, partekatu, iraungitzea ezarri, ezabatu eta abar
Orri honetan zure galdetegia kudeatu dezakezu.
Aukerak ataletan daude banatuta eta Orriz orriko laguntzan argitzen dira.
Galdetegi publiko bat editatzea¶
Galdetegi publiko bateko eremuak editatzerakoan, galdetegia denbora baterako eskuraezin jarriko da. Jendeak "Saiatu berriro geroago" mezua ikusiko du.
Galdetegiko eremuak gehitu, editatu eta ezabatu ditzakezu.
Ezin dituzu editatu jada erantzunen bat jaso duten eremuak.
Ezabatutako eremuetan jasotako erantzunak ez dira ezabatuko, eta "Erantzunak" orrian ikusi ditzakezu.
Erantzunak¶
Orri honetan erantzunak ikusi, iragazki, editatu, ezabatu eta esportatu ditzakezu
Erantzunak editatzea¶
Erantzunak editatu ditzakezu, eremuz eremu.
Horretarako aukera gaitu baduzu, galdetegiari erantzun diotenek "Galdetegira itzuli eta erantzunak aldatu" ditzakete.
Aldaketa guztiak galdetegiaren erregistroan gordetzen dira. Sakatu erregistroaren estekan erantzun jakin baten aldaketen erregistro osoa ikusteko.
Erantzunak markatzea¶
Egin klik kontrol-ikurrean erantzunak markatzeko, zeure burua argitzeko.
Erantzunak ezabatzea¶
Erantzunak biltzeaz bukatu duzunean, erantzunak ezabatzea ez dago sobera, bi arrazoi hauengatik:
-
Datuak babesteko
Biziki aholkatzen dugu erabiltzaileen datuen erabili gabeko kopiak ez gordetzea. -
Disko-erabilera
Diskoan leku mugatua duzu esleituta. Galdetegiko eranskinak ezabatuz ere espazioa aurrezten da.
Grafikoak¶
Hau ikusiko ahalko duzu grafikoez:
- Erantzunak noiz jaso diren erakusten duen erregistro kronologikoa
- Zenbaki-eremu bakoitzeko grafiko bat
- Hainbat aukerako eremu bakoitzeko grafiko bat