Joan zuzenean edukira

Pribatutasun-adierazpenak

Pribatutasun-adierazpenak erabiliz, garden eta argi uzten duzu noiz arte eta nola tratatzen dituzun zure erabiltzaileen datuak.

Zure galdetegiak informazio pertsonala eskatzen badu, adierazpen bat sortu behar zenuke.

Bi modu dituzu galdetegietan pribatutasun-adierazpenak gehitzeko.

Azkar sortutako pribatutasun-adierazpenak

Adierazpenak galdetegiaren Konfigurazio orrian sortu daitezke.

Laguntzaileak oinarrizkoa eta funtzionala den adierazpen bat sortuko du zuretzat. Adierazpena zure bilduman ere gehitu dezakezu.

Adierazpenen bilduma

Galdetegietan erabili nahi dituzun adierazpenen txantiloiak gordetzeko balio du bildumak.

Zeure politika propioa baldin baduzu, legean aditua den profesional batek egindakoa kasu, ideia ona da bertatik abiatuta txantiloi bat egitea.

Era berean, ez da harritzekoa behin eta berriz adierazpen bera gehitu behar izatea galdetegietan, edo adierazpen berbera gehitu eta aldaketa txikiak baino ez egitea.

Adibidez, demagun...

  • Buletin bat duzula. Adierazpena beti izango da berdina, ez da inoiz aldatuko.
  • Ekitaldiak antolatzen dituzula. Adierazpena berdina da baina ekitaldien izenak aldatuko dira.

Laguntzailea

Nire antolakundea

Esan zure erabiltzaileei nor zaren eta nola jarri zurekin harremanetan.

LiberaFormsek ez dizu behartuko adierazpenean zure harremanetarako informaziorik jartzen, baina egin beharko zenuke, argi eta garbi.